azido perkloriko
- 1. Kim.
HClO4 formulako azidoa, oso oxidatzailea dena. Likido higroskopiko, kolorge, lurrunkor, toxiko eta oso narritatzailea. Ezegonkorra da egoera puruan, kolpe batekin edo beroarekin lehertu egin daiteke; baina egonkorra da urarekin disolbatuta. Kimika analitikoan erreaktibo gisa, medikuntzan, bainu elektrolitikoetan eta abarretan gisa erabiltzen da.